Moving time  2 сата 6 минуте

Вријеме  3 сата 42 минуте

Број тачака 1694

Uploaded 13.04.2019.

Recorded април 2019

-
-
165 m
-26 m
0
2,7
5,4
10,88 km

Погледана 33 пут(a), скинута са сервера 2 пут(a)

близу Zelaiondo, País Vasco (España)

Bide hau, Zarautzeko edozein lekutatik oinez hasita (kasu honetan Aritz Batalde Kiroldegitik) egin daiteke.
Ibilbide honetan lehenik Getariaraino mendiko bidetik joaten da eta buelta Kostaldeko bidetik egiten da (hala ere, nahi izan ezkero alderantziz ere egin daiteke; lehenik kostaldeko bidetik eta gero menditik).

Bide honek, oso paisaia politak dauzka, itsasoa eta mendia ikus daitezkeelako. Horregatik oso gomendagarria da, ibilbidea ahal den gehien aprobetxatzeko, eguraldi ona egiten duenean egitea (bestalde, euria egiten badu, mendi aldean lokatza egon daiteke eta kasu honetan mendiko botak eramatea gomendagarria da, arropa erosoa janztea garrantzitsua delako).
Paseo hau, edozein adineko edo motatako pertsonek egin dezake, motza baita eta ez baititu malda handirik, hau da egiteko erraza delako ( 10 km inguruko ibilbidea da eta gehienezko altuera 165 metrokoa da. Eginiko mapa honetan, ezaugarri hauez gain beste hainbat ageri dira, horietako batzuk: iturri kopurua eta beraien kokalekua , bidegurutzeetan zer bide hartu behar diren...).

Bukatzeko, lagunekin arratsalde pasa egiteko oso aproposa da, ondo pasa daitekelako eta horrez gain kirol pixka bat egiten delako, hortaz egitera animatzen zaitut!

Коментари

    You can or this trail