-
-
731 m
537 m
0
3,7
7,4
14,83 km

Погледана 1505 пут(a), скинута са сервера 1 пут(a)

близу Lekunberri, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea Lekunberrin hasi eta bukatzen da.

Plazaolako bidea hartu eta jarraitu dugu, Uitziko tuneleraino. Tunela obrengatik itxita zegoenez, azken zatia, Uitzi herriraino, alegia, Leitzara doan errepidetik egin dugu.

----------------------------------------------------------------------------
TRENaren historia

1914ko urtarrilean, PLAZAOLAko lehen trena atera zen Iruñetik.

Mehatzeko tren zaharra bidaiari-tren bilakatu zen, eta Donostia eta Iruñea lotzen zituen, tunelez, magiaz eta historiaz betetako trenbide-linea bihurri eta eder batetik.


100 urte bete dira lehen bidaia hartatik, eta beste 20 Partzuergoa sortu zenetik, zonaldeko turismoa sustatu eta trenbide zaharra lehengoratzeko asmoz.

Bide estuko trenbide hau lurrunezko trakzioa zerabilen, eta mende hasieran burdina eramaten zuen Plazaolako mehatzeetatik Andoainera.



1914an, bidaiari-tren bilakatu zen, eta Iruñea eta Donostia, bi hiriburu mugakideak, komunikatzen zituen.


Funtzionamenduan egondako berrogei urteetan, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko merkataritzarako eta komunikaziorako bidea izan zen, baita kultur trukerako ardatza ere.


1953ko uhaldien eta autobus-lineen lehia handiaren ondorioz, 1958an trenbideak desmuntatu ziren, paisaian arrasto nabarmena utzita.

Iturria: Plazaola Partzuergo turistikoa.

Коментари

    You can or this trail