Mikel Oz

Вријеме  3 сата 44 минуте

Број тачака  917

Uploaded 27.12.2018.

Recorded децембар 2018

-
-
1.091 m
540 m
0
2,0
3,9
7,89 km

Погледана 75 пут(a), скинута са сервера 3 пут(a)

близу  Cía, Navarra (España)

Aginaga herritik abiatuta Artola eta Erga mendietara igoera eta ibilbide zirkularra aurkeztuko dut gaurko sarreran. 8 km baina apur bat gutxiagoko txangoa eta ia 600 metroko igoerarekin, paseo ederra. Basoan barna burutuko da denbora gehienean. Aurreneko zatian badira zenbait eremu bidea soberan argia ez dituenak baina jaitsiera aldiz, pista nagusitik burutuko da.



Ibilbidea eta altimetria







Aginaga herriko beheko aldean aparkatzeko lekua topatu eta bertan botak jarri ostean, egunsentiarekin ibiltzen hasiko naiz. Egunak ez du gehiegi laguntzen, hasieratik Ergaren tontorra lainoz estalirik dago eta, baina txangoa luzeegia ez denez aurrera ekingo dut.



San Pedro karrikatik gora egitean plazan dagoen iturria eta harraska bisitatuko ditut. Aguinaga edo Izako Aginaga, Gulinibarreko herri txikia da. Hitzaren jatorria aginetik eratorritakoa da, beraz aginak ugariak zirela erakusten digu.











Herrian hainbat harmarri dun etxe ikusgai dira. Karrikaren goiko aldean San Pedroren eliza dago. Erdi aroko jatorria zuen baina duela zenbait urte zaharberritze prozesu nahiko berezia izan zuen zeinetan bere Hego aldeko atari erromanikoa desagertarazi zuten horma berri bat gainean eraikiz. Sartaldera paratu zioten gaur duen ate arrunta. Bataiorako harria kontserbatu den arren, XVI. mendeko erretaulua aldiz deslotu zuten. Gaur Ergako Trinitatearen irudia gordetzen da bere baitan.















Pistara berriz atera eta metalezko atea ataka batetik gainditu.



Aurrerago eta malda gogorrenak hasi aurretik, eskuinetik pista nagusia utzi beharko da. Troka aldamenean doan bide edo pista zahar batetara pasaz.











Basoan murgildu eta udazkeneko koloreetaz oraindik gozatzeko aukera dut.











Bideak mendate batetara eramango nau. Bertan bidegurutze eta aldi berean metalezko gurutze bat dago.







Mendatea eta bidegurutzea zuzenean igaro eta segituan ezkerretik doan pista hartu beharko da.



Basoaren zati honetan zuhaitz berezi batzurekin topo egingo dugu.













Geroago ezkerretara ere egin.





Hemendik aurrera bidea ez da horren argia beraz tracka jarraitu. Hala ere ezkerretik mendi magaletik gorat egin beharra dago. Lautadatxo batetara iritsi eta ezkerretik segi, mendi ertzera bideratzeko.

















Mendi-erpinetik eskuinera igotzen pista batetara iritsi arte.















Zuzen jarraituz Artola mendiko tontorrera iritsiko naiz.











Aurrerago jarraitu eta hesi batetara iritsiko naiz.



Eskuinetik beherat joango naiz aurreko bidegurutzera iristeko eta aldapan behera bertze mendate batetara iristeko. Bertan eskuineko bidea jarraituko dut. Harri metatu batzuk dira, hauek jarraitzen ahaleginduko naiz Erga mendiko magaletan barna.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/artola-eta-erga-aginagatik-zirkularra.html

View more external

Igotzean, bertan bide zabalago bat gurutzatuko dugu eta zuzen jarraitu, Artola mendiko tontorrera iristeko. Ondoren berriz ere puntu honetara itzuliko gara.
Aginaga herriaren hasieran aparkatuko dut ibilbidea hasteko.
San Pedro eliza.
Artola mendiaren tontorra.
Herritik ateratzean metalezko ate bat dago eta aldamenean ataka bat.
Trinitatearen aldamenean eraikita dagoen aterpea. Beheko zatia librea da.
Ergako Trinitate edo Hirukoiztasuna.
Erga tontorrean bi buzoi ikusgai ditugu. Bata Iratxo elkarteak paraturikoa da.
Erga mendia. Erpin geodesikoa bat du.
Mendi-ertzara iritsi eta bertan, eskuinetik igotzen jarraitu.
Pista bertan utzi eta errekatxoaren aldamenetik abaitzen den bertze bide edo pistara igaro.
Zuhaitzen ondoren ezkerreko pista hartu
Mendatea igaro eta apur bat geroago ezkerreko pista hartu, ez zuzen doana.
Igoera tente baten ostean zuhaitz handi batetara iristean bidexka batekin topo egingo dugu. Ezkerretatik segi apurtxo batez.
Basoan sartzean, mendi-lepotik gertu, eskuinerako bidea segitu. Harri multzoak bidea hala edo nola adierazten digute.
Puntu honetan ezkerretik igotzen jarraitu beharra dago.
Puntu honetan pista bitan banatu egiten da. Herrira zuzenean jaisteko eskuinetik beherat doana jarraitu.
Mendate batera iritsi eta bertan bidegurutze eta gurutze hau topatuko dugu.
Zenbait ikaztegi ikusgai izango ditugu basoaren zati honetan.
Pistaren aldamenean dagoen iturritxo bat.
Herriko harraska eta iturria.
Erga eta Artolaren arteko mendi lepoa
Zuhaitz zahar eta eder batzuk ikusgai ditugu puntu honetan

Коментари

    You can or this trail