Вријеме  3 сата 2 минуте

Број тачака 550

Uploaded 03.10.2017.

Recorded септембар 2017

-
-
755 m
581 m
0
1,3
2,6
5,12 km

Погледана 393 пут(a), скинута са сервера 3 пут(a)

близу Uritz, Navarra (España)

Ibilbide laburra eta kulturala izango da aurkeztuko dudana.

Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, aurten 150 ekintzatik gora antolatu izan ditugu. Artzibarren Iturissara doan erromatar garaiko galtzadaren berreskuratze prozesuan, bide bat osatu dute haran osoa zeharkatu egiten duena. Señaletika berezia du, morea eta zuria eta hainbat azalpen panel berri ere egin dituzte.

Bide osoa ez dugu egin, gaurkoan Urdirotzen hasi eta Artzibarreko Santa Maria eliza eta jauntxerri edo jauregian bukatuko dugu.

Urdirotzen dagoen estalpe batean erromatar galtzaden inguruko azalpenak jasoko ditugu Juan Mari M. Txoperena, Aranzadiko bazkidearen eskutik. Bideoan azalpenak ikusgai dauzkazue.




Aranzadiko lagun batek Ibañeta aldean topaturiko miliarioaren argazkia erakusten.








Urdirotz herrira bidea zuzenean jaisten da baina garai bateko erromatar galtzadaren trazadua bihurgune nagusi bat egiten omen zuen herriaren goiko aldetik eta gero gaur egungo soro batzuetatik, zuzen elizaren gibeleko zatira joaten omen zen. 

Egun bidea ezin izan da beti erroma garaiko galtzadaren gainetik ibili. Batzuetan zelai partikularren barna doalako eta bertze zati luzeetan errepideak estali egiten duelako.






Errepidea beherat jarraitu zutoin batekin topatu arte.





Bidexka bat hartu eta ibaia aldera eramango gaitu.







Ibaira hurbiltzean errota eta kisulabe baten aurriak ikusgai ditugu, hori bai basoak nahiko estalitak dituenak.







Geroago errepide batera iritsi eta gure eskuinetik Uriz herrira igoko gara.



Herrian sartu eta ezkerretara dugun etxean labe bat ikusgai dago.



Urizeko herrian zenbait dorretxe kontserbatu izan dira. Ertaroan herri honetako jauna Iruñako eta gero Nafarroako erresumako pertsonai garrantzitsua izan zenaren oroigarri.







Plazan, frontoia dugu eta han bertze zutoin batek, herritik ateratzeko bidea erakutsiko digu.





Aurrerago harkaitz baten parera hurbilduko gara. Arrondoa izena duena toponimoak garai bateko gune estrategikoa dela aipatzen digu. Harrian, erromatar galtzadaren urratsak ikusgai dira. Bertan galtzadaren aztarnak ikusgai ditugu. Suarekin zabaldutako zatia da.







Errepidera iritsi eta bertatik Zanduetara iritsiko gara. Herri honetan ere bertze miliario bat ere topatu izan da.









 Herriaren erdian, ezkerretik aterako gara ibaira iristeko.







Duela oso gutxi arte, ibaiak sifoi bat zuen eremu honetan eta horregatik zati honetan oso gutxitan eramaten zuen ura. Itoizeko presa egin zutenean kanalizatu eta iragazgaitu egin zuten.







Ibaiaren bertze aldean pista eta geroago bidexka batetatik Artzibarreko Santa Maria aldera hurbilduko gara.

Bertan arkeologiko sundaketak egin dira eta badirudi zenbait eraikin topatu egin direla, tamaina berezikoak. Bi hipotesi dituzte indusketen hasiera izanik eta jasotako materialaren arabera. Bila bat izan zitekeela edo eta galtzadaren geltoki mansioi antzeko bat. Topatu dituzten materialak direla eta, apikan terma batzuk izan zitzazketela era egiasta daitekela diote. Datorren urteetako indusketen zain itxaron beharko dugu.



AZALPEN BIDEOA












































Building of interest

Amaiera

Artzibarreko Santa Maria elizan edo eta jauregian bukatu egiten da.
ruševina

ARRONDOA

Galtzada erromatarra, gune honetan arrondoako haitzaren paretik igarotzen zen. Bertan harria txikitzeko sua eta uraren aztarnak ikusgai dira.
Waypoint

AZTARNATEGIA kata1

2017. urtean lau zulo ireki izan dira aztarnategiaren garrantzia aztertzeko asmoz. Aurreneko kata honetan horma batzuk ageri dira eta material nahiko topatu zen, bereziki suarekin harreman izango zuena.
Waypoint

AZTARNATEGIA kata2

Erromatar garaiko bigarren kata. Bertan bertze horma batzuk eta harri handi bat, akaso tresneri ezberdinak zuritzeko erabilia izan zena.
Waypoint

AZTARNATEGIA kata3

Erromatar bertze aztarnak
Waypoint

AZTARNATEGIA kata4

Hirugarren kata honetan uharriz osaturiko hormak ikusgai. Beheko aldean izanda eta ibaiatik gertuen dagoena denez materiala bertatik jasoa izango zen.
Waypoint

AZTARNATEGIA kata5 TERMAK?

Eraikin nagusia. Opus cementinum ageri da eta ateratako materialen artean badirudi adrailu batzuk terma baten aztarnak direla egiaztatzen dutela.
Pаскрсница

Errepidea

Uriz herrira iristeko errepidea eskuinetik jarraitu
Pаскрсница

Errepidea ZANDUETA

Arrondoatik jaistean errepidearekin topo egingo dugu. Eskuinetik Zanduetara iritsiko gara.
Waypoint

ERROTA

Errota baten aztarnak.
Waypoint

URDIROZ

Abiapuntua
fontana

URIZ Iturri

Plazan iturri bat dago.
Waypoint

Uriz labe

Aurreneko etxean ikusgai
Pаскрсница

ZANDUETA Bide gurutze ezker

Herriaren erdialdetik ezkerretara jo , ibai aldera.
Мост

ZUBI1

Ibaiak puntu honetan sifoi baten bitartez lur azpira egiten zuen. Gaur iragazgaitza izateko kanalizatu egin da.
Pаскрсница

zutoin bidegurutze

Uriz herritik ateratzeko.
Waypoint

Zutoina

Urdirotzetik ateratzean bidexkan sartzeko.

Коментари

    You can or this trail