Kazkazuria

Вријеме  7 сата 11 минуте

Број тачака 2006

Uploaded 12.06.2019.

Recorded јун 2019

-
-
1.496 m
735 m
0
5,5
11
21,96 km

Погледана 50 пут(a), скинута са сервера 4 пут(a)

близу Villanueva de Aézcoa, Navarra (España)

2019ko ekainaren 6a. Herriaren goiko aldetik hasiko dugu gure ibilbidea, aska eta iturritik pasa eta gorantza pagadira joko dugu eta handik Ollokiateko igarobidera helduko gara. Hortik hurbil Berrendi tontorra dago. Eskuinera jiratuz, pagaditik gora joko dugu mendizerraren ertzetik. Gero, Martxateko atea igaro ostean, bidea leku irekira ateratzen da. Belarra da nagusi Taplako igarobidera arte. Igarobide hau Otsagabiatik Iratiko etxeetara doan errepideak zeharkatzen du. Argazki batzuk atera ondoren, Idarrokiarantza abiatzen gara eta tontor hau ezkerrera utzirik, Mendebaldeko Abodira joko dugu. Haizeak gogor jotzen du zeharkaldi horretan, eta horrela jarraituko dugu Alforjas igarobidera arte. Hemendik behera Otsagabiara. Pistara heltzen garenean goseak gaude eta atseden harturik, zerbait jan eta pistatik jarraituko dugu Muskildako santutegira abiatu arte. Baso bidea da hau eta ura bertatik doa. Kontuz ibili behar jeitsierarekin. Muskildatik Otsagabiara 2km inguruko jeitsierak bide pikoa du.
Pаскрсница

Alforjas

Mendebaldeko Abodiren segidan dago leku hau. Hemendik Otsagabiara maldan behera abiatzen da GRa.
Waypoint

Arburua

Језеро

Baltsabizkarra

Waypoint

Borda

Waypoint

Idorrokia

Waypoint

Martxate

vrh

Mendebaldeko Abodi

Puntu geodesikoa dago bertan. Haizeleku paregabea
Sacred architecture

Muskilda

Santutegi ospetsua. Eraikuntza ederra da eta errepidez igo daiteke Otsagabiatik
Waypoint

Ochagavía/Otsagabia

slika

Tapla/Goñiburu

Igarobide hau Otsagabiatik Iratiko etxeetara doan errepideak zeharkatzen du. Panoramika ederra dago bertan bi aldeetara

Коментари

    You can or this trail