Xabiaram

Број тачака 651

Uploaded 24.07.2019.

-
-
1.106 m
530 m
0
5,5
11
22,19 km

Погледана 35 пут(a), скинута са сервера 2 пут(a)

близу Zudaire, Navarra (España)

(2019-07-24) Egun pasako mendi ibilaldia Ameskoak eta Urbasako mendietan.
6 ordu eta erdiko iraupena ibilian.

Ibilbidea Zudairi herrian abiatuko dugu, autoa aparkalekuan utzi eta Bakedano herrira daraman pista hartuko dugu. Behin Bakedanora iritsitakoan Urederra alderako pista hartuko dugu, ondo seinaleztatuta dago.
Honela Urederra ibaira jeitsiko gara eta hemen ibaiaren eraketa eta urjauzi bitxi eta bikainak ikusiko ditugu. Ibaiaren azken zatia, iturburuaren ondokoena itxita dago bistariei, baina hala ere badago ibaiaren edertasunaz gozatzeko tartea.
Ibaia ikusita itzulia eman eta mendialdera igoko gara, Bakedanoko Portuzargainara daraman senda jarraituko dugu, 'bide zaharra' bezala ezagutzen dena, igoera oso polita da zuhaitz artean eta Urederrako zirkoaren ikuspegi ezinhobea izango dugu behin goialdera iritsitakoan.

Behin igoera egindakoan ekialderako norabidea hartuko dugu eta zenbait trikuharri ikusteari ekingo diogu, hauen artean, "Bakedanoko Portuzargaina" trikuharriak eta tumuloa eta Aseki trikuharria, tarte honetan sendatik kanpo ibili behar da apur bat pagadietan barna baina basolanetan eta ibili direnez bidea ez dago hain zaila. "Bakedanoko Portuzargaina" tumulua da ikusiko dugun azkena eta hau pistaren ondoan bertan dago. Atseden bat hartzeko unea izango da jadanik ia 4 orduko ibilaldia egin ondoren.

Ondoren Bardoitza (1115m) mendi muinora igoko gara, lehenik pista jarraituko dugu apur batean eta ondoren ezkerretara pagadian barneratzen den senda jarraituko dugu Armendiko arrasoa izeneko basoan, eta Ameskoak eta Urbasako larre eta basoak bereizten dituen harresira iritsi baino apur bat lehenago ekialderako (eskuinerako) norabidea hartuko dugu "Eraulgo eskortak arrasoa" izeneko zelaian gora Bardoitza (1115m) tontorrera iritsi arte, ez dago malda handirik, 150 metro inguruko desnibela orotara.

Tontorreko haizeino eta ikuspegi ederrez gozatu ondoren itzulera bidea hartuko dugu, lehenik iparraldera dagoen lepora jeitsiko gara eta hemendik mendebalderako norabidea jarraituko dugu pista zabalean aurrera Bardoitzako larreetara iritsi arte, hemen ere bideari zuzen jarraituko diogu aurrera eta Bakedanoko Portuberriara iritsiko gara, goizean jadanik egon garen bidegurutzera hain zuzen. Behin hemen Bakedano herrira daraman beherako bideari jarraitzea besterik ez dugu, eta ondoren hasierako bidetik Zudairi herrira.

Udako egunetan bero handia egiten du, eta basoan inguru nahikoa gerizpetuan ibiliko bagara ere komeni da nahikoa ur eramatea, pare bat litro gutxienez egun osorako, ez dagoelako iturri askorik goialdean.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parking

Zudaire, aparkalekua, hasiera puntua

Building of interest

Bakedano herria

Река

Urederra

Река

Urederra

Waypoint

Itzulera

Waypoint

Igoera hasiera

panorama

Barga gaina

Археолошко налазиште

Trikuharriak

vrh

Bardoitza (1115m)

slika

Bardoitza arrasoa

fontana

Jeitsiera

parking

Zudaire, aparkalekua, amaiera puntua

Коментари

    You can or this trail